XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egunero milaka umek, Euskal Herrian, kilometro batzuk egin behar zituzten eskoletara iritsi ahal izateko, honek ekartzen zuen asistentzi falta nabarmenduz.

Baina hizkuntzaren arazoak eta maisu gehienek euskara ez ezagutzeak, oraindik, distantzia geografikoak baino analfabeto gehiago sortzen zituen.

Honen adibide gisa, Eleizalderen kolaboratzailea izan zen Eduardo Landetak oinarrizko heziketa demokraziaren lorpena izan dela eta honekin herria kulturarekin harremanetan jarri izan dela azpimarratzen du, baina, hala ere, en Vizcaya y en muchas partes del País Vasco donde los niños sólo hablan el vascuence, los frutos de esa conquista no llegaron, ni han llegado todavía a sazonar, y por lo tanto, no lo ha saboreado aun el pueblo gaineratzen du.

Bigarren arazoa irakaskuntza ofizialean eta maisuekin agertzen zen.

Hortaz, zentralizazio pedagogikoa, lurralde eta hizkuntza desberdinen arteko bereizketa eza, eta hiriko eskola eta herri eskolaren artean ematen zen uniformitatea erabatekoa zen. Eskolako eguneroko errealitatea guztiz ezezaguna zen politikoentzat, eta heziketaren helburua ideologia kontserbatzailea mantentzera bideratzen zen.

Bestalde, hezkuntza-antolaketa, egoitzak, eskola-ekipamendu eta materialetako pobrezia nabarmena zen.

Gainera, metodo pedagogiko eta didaktikoak guztiz zaharkituak zeuden, eta irakaskuntzari ematen zitzaion diru-laguntza gutxiegizkoa gertatzen zen.

Estatuak oinarrizko heziketa bere kargu hartu zuenetik (1901an), ikasle bakoitzari 1,6 pta. dedikatzen zizkion bitartean Holandak edo Suitzak 12 eta 21 pta. eskaintzen zizkioten. Azkenik, edifizio-gabezia nabaria zen eta maisuei ordaintzen zitzaien soldata ere oso urria.

Heziketaren arazoa, beraz, oso larria eta zaila izateaz gain, Bizkaian (eta Euskal Herri osoan), hizkuntza propioa izaterakoan, areagotu egiten zen.

Alderdi Abertzaleak beti borrokatu zuen irakaslegoak euskara ezagutzearen beharraren alde eta, honengatik, udalek maisuek aukeratzeko konpetentzia izan zezaten eskatzen zuen.

Eskaera honek neurri handi batez Moyano Legeak (1857) ezarri zuen eredu berriaren aurretik zegoen egoerara bueltatzea zeukan helburu.

Eskakizun abertzale hauek gero eta aldeko gehiago izatea lortu zuten, eta 1906an Aldundiek, Ekonomi Hitzarmen berria negoziatu behar zela eta, gai hau ere bertan erabaki beharra zegoela eskatzea lortu zuten, se subrayaba que los maestros sean de aquí, vascos, y hablen la lengua de aquí, el vascuence, único medio de contener el rápido desaparecer de tan milenario como hermoso idioma, eta ondoren llegarán algún día a ser nombrados los maestros sin intervención alguna del Estado gaineratzen zen.